Sustapen GE-ko urteko kuota

Sendi agurgarriok, 

Elkartearen urteko kuota ordaintzeko unea dela jakinarazi hanhi dizuegu. Posiblea da Peñafloridan seme-alabak dituenak dagoeneko ordaindu izana. 

Sustapen Guraso Elkartetik jakinarazi nahi dizuegu dagoeneko ordaindu ez duenak urteko kuota ordaindu behar duela. 

Urteko kuota familiakoa da, hau da, UPA Institutuan (Usandizaga-Peñaflorida-Amara) ikasten ari diren senide guztiak hartzen ditu barne. 

2020-2021 ikasturtetik aurrera, Elkarteak ezin du zenbatekoa familien banku-kontuetan kargatu. Beraz, ezinbestekoa da kuota ordaindu nahi duen familia bakoitzak transferentzia egitea: 

  • Guraso Elkartearen kontu zk.: ES82 2095 5018 17 1061918727 


–      Zenbatekoa: 25 € 

 

  •  Kontzeptua: ordena honetan eta akatsik gabe, ikasle gazteenaren 

20-21 BI ABIZEN ETA IZENA“. 

Azpimarratu nahi dugu kuota hori borondatezkoa dela, baina ezinbestekoa, guraso-elkartean egiten ditugun jarduera guztiei eusteko. Jarduera horiek, oro har, eskola-komunitate osoari egiten diote mesede, eta, bereziki, adingabeei. Batxilergoan, bereziki, eskola-komunitate osoari zerbitzua ematen dion psikologo-zerbitzua, ohiko gastuaren ia % 80 hartzen duena.
Elkarteen kopuruak ere ahalduntzen gaitu Eskola Kontseilu baten edo Eusko Jaurlaritzaren edo Udalaren aurrean dugun ordezkagarritasuna erakusteko orduan.
 
Informazio gehiago eransitako zirkularrean.
 
Agur bero bat.
 
Sustapen GE.