Zerbitzu Psikologiko doakoa Peñaflorida eraikinean 007 aretoan

Kaixo, familiak:

Ikasturte hasieratik institutuko Guraso Elkartearen doako Zerbitzu Psikologikoa martxan dago Peñaflorida eraikineko 007 aretoan. Nerabezaroko zailtasunak eta segurtasunik ezak detektatzea eta horiei buruzko orientazioa ematea du eginkizun. Zalantzak dituzuenean ere joan zaitezkete. Nerabezaroa etapa zaila da, eta guztiz normala da batzuetan aholkularitza psikologikoa behar izatea.

Psikologoa:  Juankar Alonso.

OrdutegiaAstearte, asteazken eta ostegunetan.  (9:00 – 13:30).

Lekua: Peñaflorida eraikineko 007 aretoa.

Hitzordua:  juankar.psicologo@gmail.com Zerbitzua doakoa da eta “SUSTAPEN” IGEak finantzatzen du. Ikasleen hurbiltasuna errazteko, Peñaflorida Institutuak instalazioak lagatzen ditu eta bertako langileen laguntza dugu. 

Ongi izan,