Institutuan zerbitzu psikologikoa dago, irakasleei, gurasoei eta irakasleei zuzenduta. Nerabezaroan azaltzen diren hainbat arazori aurre egiten die, adibidez:
- Errendimendu akademiko baxua: ikasteko zailtasunak edo kognitiboak
- Portaera arazoak, institutuan edo familian
- Arazo familiarrak (familia desegituratuak, zailtasun sozio-ekonomikoak…)
- Sindrome bereziak (hiperaktibitatea, arretarik eza, depresio nahasketak, antsietatea, nortasun nahasketak…)
- Drogamenpekotasuna (alkohol kontsumoa eta beste drogak…)
- “Nerabe krisiak” sortutako arazo zehatza: familia arteko gatazkak, taldean integratzeko zailtasunak, autoestimua baxua, ikasketarekiko motibazio eza, etb.
- Lagun arteko erasoak (beldurra eragitea, isolatzea…)
- Teknologia berriekin zerikusi duten gehiegikeriak
- …
Era berean, zerbitzu honen helburua prebentzioa da. Zentzu honetan, seme-alaben heziketa prozesuan guraso eta hezitzaileei aholkuak eskaintzen dizkie, normala baita nerabezaroan zailtasunak, zalantzak… sortzea.
Zerbitzu honek Sustapen GE-etik %50eko diru laguntza jasotzen du.
Zerbitzu Psikologikoa ikasle, guraso eta irakasleen eskura dago, eskola ordutegietan eta hitzordua hartu ondoren.
PEÑAFLORIDA ERAIKINA (DBH):
-Arduraduna: Juan Carlos Alonso – Psikologoa
-Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:00etik 12:45era
-Hitzordua eskatzeko telefonoa: 943 45 70 00
USANDIZAGA ERAIKINA (BATXILERGOA):
-Arduraduna: Toño Falque – Psikologoa
-Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etik 12:00era
-Hitzordua eskatzeko telefonoa: 943 45 09 79