2017-2018ko Hitzaldiak

Gure seme-alabak, alkohol eta drogak kontaktu eta kontsumoan behin eta lehenago hasten direla badakigu.

Beharbada, ez dugu ezagutzen erabat, aipaturiko kontsumoak nolako arrisku fisiko eta mentalak dakartza, edo baliteke errealitate hau bizitzeko, laguntza emateko ez gaudela guztiz ziur.

Familia, prebentziorako funtsezko gunea dela albiste ona dugu, eta AGIPAD Mendetasunen aurkako Prebentzioko Taldeko, arduraduna den Pakita Mateos-en eskuz, baliobide baliotsuak eman nahi dizkizuegu.

Documentación de la charla de “Drogas legales-Drogas de Inicio” (Gaztelaniaz)

AGIPAD-en Web gunea 

BESTEAK: http://www.rtve.es/alacarta/videos/redes/redes-mirada-elsa-drogas-alcohol/1698835/ (Gaztelaniaz)

Guraso agurgarriak:
Zuengana zuzentzen gara 3 hitzaldiz osatutako zikloa aurkezteko. Institutuak antolatu duen ziklo hau, garrantzi handikoa da zuen seme-alabekin duzuen elkarbizitzarako.

Egitaraua honakoa da:

Martxoak 7, asteazkena
Gaia: “Elkarbizitza egokirako oinarriak”

Martxoak 15, osteguna
Gaia: “Nola komunikatu gure seme-alabekin” (1. saioa)

Martxoak 22, osteguna
Gaia: “Nola komunikatu gure seme-alabekin” (2. saioa)

Non: Peñaflorida eraikina
Ordua: 18:30ean
Hizlaria: Juan Carlos Alonso – Institutuko Psikologoa

Gaiak zuen gogokoa izango direlakoan, har ezazue gure agurrik adeitsuena.

Oharra: Behar duten guztientzat, GURASO ELKARTEAK Zaintza Zerbitzua eskainiko du.

Familia agurgarriak:

Galeraren irudia, gure egunerokoan, sinetsi baino gehiago, aurrean dugu.

Familia arloan, gure bizitasun eboluzioan (jaiotza, nerabezaroa, gaixotasunak, heriotza..) galerak sentitzen ditugu, baita hezkuntza prozesuan (ikasturte eta lagun aldaketa,ikastaro errepikatzea…) eta beste aldaketeetan: sozialak, ekonomikoak, bizi toki aldaketak… . Bai lehen pertsonan, bai pertsona hurbilen bidez, bizi izandako dolu prozesuak dira. Beti ez dakigu zer esan, non kokatu, nola lagundu edo nola bizi.

Horregatik, gaia tratatzeko, Txema Ormazabalen eskuz, hitzaldi hau antolatu dugu; doluprozesu eta galera  nabarmen aurrean laguntzaren gaira, bere esperientziaren bidez, hurbilduko gaitula.

Gaia: “Dolu prozesu baten aurrean, gure seme-alabak laguntzen”..

Noiz: 2018ko apirilaren 17an, asteartea

Lekua: Peñaflorida eraikinean

Ordua: 18:30an

Hizlaria: Txema Ormazabal

Hitzaldietara etorri ezinez, gure web-ean : www.ampasustapen.com , sortutako gunean: “Hainbat Informazioa”, arloa: “Galerak” materiala aurkitu dezakezu.

Zuen intereseko gaia izan dadila eta joan ahal zaitezkelaz zain, jaso ezazue agur bero bat..

2018ko HURRENGO HITZALDIAK:

Maiatzaren 15ean: “Riesgos de Internet” Impartida por encargado comunicación de la Sección Central de Delitos en Tecnologías de la Información (SCDTI) de la ERTZAINTZA

Familia agurgarria:

GE-Sustapen bidez, antolatutako hitzaldiari, gonbidatzen zaituztegu jarraian:

Gaia: “Interneteko arriskuak”.
Noiz: 2018ko maiatzaren 15a, asteartea  Ordua: 18:00etan
Tokia: USANDIZAGA eraikineko ekitaldi aretoan

Hizlaria: ERTZAINTZAren Informazio Teknologikoetako Delituen Atal Nagusia (ITDAN)

Benetako egitateei buruz Ertzaintzak duen eskarmentua bai eta gai honi buruzko ezagutza ere kontutan hartuta, hitzaldia interes handikoa dela uste dugu eta ez galtzeko eskaera egin nahi dizuegu.

Zuen intereseko gaia izan dadila eta joan ahal zaitezkelaz zain,

jaso ezazue agur bero bat.

Hemen zirkularra ikusi dezakezu.