FAKE NEWSak

Eitb-ek gezurrezko albisteen kontra kanpaina jarri du abian, eta Sustapen GEk zabalkundea eman nahi dugu.

EITB-en ESTEKA: https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/osoa/5634571/eitbk-informazioa-kanpaina-jarri-du-abian-gezurrezko-albisteen–/

Dekalogoa

Hori egiteaz gain, EiTBk albiste faltsuak identifikatzeko jarraibideak argitaratu ditu dekalogo formatuan. Hona hemen laburbildurik:

– Sinaturik ez badago, ez fidatu.

– Zuk sinatuko ez bazenu, ez zabaldu.

– Formatua arrotza bazaizu, zalantzan jarri.

– Akatsak baditu, ez da seinale ona.

– Nor da egilea?

– Beste komunikabideetan ez badago, susmatu.

– Datari ondo begiratu.

– Argazkietan egon daiteke gakoa.

– URL helbideari ondo begiratu eta aztertu.

– Senide eta lagunek ere huts egiten dute.

Dekalogoa osorik kontsultatu nahi baduzu, hemen duzu aukera, adibide eta guztiz.