Ongi etorria eta datuak

Sendi agurgarriok:  

UPA Institutuko Guraso Elkarteak, Ampa-Sustapenek, ongi etorria eman nahi dizue ikasturte berri honetara.  

Egoera zail honetan, ekainaz geroztik harremanetan egon gara ikastetxeko zuzendaritzarekin, 20-21 ikasturtea ahalik eta baldintza onenetan hasi ahal izateko. Ez dugu atsedenik hartu udaran.  

Hala ere, eskolak hasi badira ere, gai asko daude zintzilik. Batzuk dagoeneko konponduta daude, Eusko Jaurlaritzarekin bitartekari lanak egin ondoren; beste batzuk, berriz, Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin konpontzeke daude. Barne arazo batzuk ere badaude zentroarekin berarekin. 

Komunikazio-sare arinagoa sortu nahi dugu zuekin, informazio guztiaren berri emateko eta zuen proposamenak eta kezkak jaso ahal izateko. Komunikazioa irekia eta arinagoa izan dadin, zuen mezu elektronikoak beharko genituzke. Gaur egun, Institutuak gure izenean bidaltzen dizkizue jasotzen dituzuen mezu elektronikoak, eta hori eskertzekoa da. 

Horregatik, honekin batera bidaltzen dizuegun inprimakia betetzeko eskatu nahi dizuegu. Esteka horretan klik egin eta eskatzen diren oinarrizko datuak jarri besterik ez duzue egin behar: 

https://forms.gle/wmejecKnsZb4RdbX6  (zure ordenagailutik sartzen bazara  control+enter sakatu; mugikorretik bada, egin klik zuzenean).  

Ikasturte zaila izango da aurtengoa eta komunikazioa eta informazioaren arintasuna funtsezkoak izango dira. Orain da garaia batasunez eta irmotasunez jokatzeko.  

Ezin izango dugu dena bat-batean konpondu, baina apurka-apurka, lan eginez, hobekuntzak lortzen ari gara. Animo guztioi! 

Facebook: https://www.facebook.com/AMPA-Sustapen-UPA-Institutua-116239416882581 
Webgunea: ampasustapen.com
Gure posta elektronikoa:  
ampa@upainstitutua.org