Sendi agurgarriok:
Guraso Sustapen Elkarteak urteko kuota bakarra eskatzen du familia bakoitzeko, eta hor sartzen dira UPA Institutuan edozein ikasturtetan (DBH eta Batxilergoa) ikasten ari diren anat-arreba guztiak.
Urteko kuota bakarra 25€/ familia da.
2020-2021 ikasturtetik aurrera, Elkarteak ezin du zenbatekoa familien banku-kontuetan kargatu. Beraz, ezinbestekoa da familia bakoitzak transferentzia egitea guraso-elkartearen kontuan:
ES82 2095 5018 17 1061918727
“2020-2021 adin gutxien ikaslearen bi abizen eta izena” adieraziz.
Edozein zalantza jakinaraz dezakezue helbide honetara: ampa@upainstitutua.org.
Sustapen guraso-elkartearen urteko kuotari buruzko informazio gehiago.
Ikus-ezazue Sustapen guraso-elkartearen zirkularra
Sustapen guraso-elkarteak 2020-2021 ikasturterako matrikula-epeak gogorarazi nahi dizkizuegu.
Batxilergoa (Usandizaga eraikina)
Datorren ikasturtean 2020-2021 batxilergoko 1. eta 2. maila egingo duten ikasleen matrikula-epea :
2019-2020 IKASTURTEAN UPA INSTITUTUKO IKASLE DIRENENTZAT:
Izena emateko epea 2020ko apirilaren 20tik 30era irekiko da, biak barne*.
*Arte-modalitatea aukeratzen duten ikasleentzat izan ezik, matrikula maiatzean egin beharko baitute, beste ikastetxe batzuetatik datozen ikasleekin batera.
BESTE IKASTETXE BATZUETATIK DATOZEN IKASLE BERRIENTZAT:
Izena emateko epea:
– On-line: 2020ko maiatzaren 4tik 14ra
(Beharrezko dokumentazioa eskaneatuta erantsi beharko da). Ikastetxeak dokumenturen bat zuzentzeko eskatzen badu, eskaneatutako dokumentazio hori 2020ko maiatzaren 15era arte erantsi ahal izango da).
– Ikastetxean: 2020ko maiatzaren 4tik 15era
Erantsitako dokumentuetan matrikulazio-jarraibideak aurkituko dituzue.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunea (Batxilergoa)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) (Peñaflorida eraikina)
DBHko 1., 2., 3. edo 4. mailako ikasleei matrikula-gutun-azalak entregatzeko epea 2020ko martxoaren 23tik 27ra bitartekoa zen. COVID-19ren alerta-egoera dela-eta, DBHko ikasleak onartzeko epeak eten egin dira.
Hemen irakur dezakezue Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Zirkularra, DBHko matrikulazio-epeak eten egiten direla adierazten duena, beste abisu bat eman arte.