2020ko GE-ko Batzar Orokorra

Sendi agurgarriok:

Zirkular honen bidez, abenduaren 1ean egingo dugun ohiko batzar orokorrerako deia egiten dizuegu.

Bertan, seme-alabentzat eta eskola-komunitate osoarentzat garrantzitsuak diren gaien berri eman ahal izango dugu.

Bilera MEET plataforman egingo da, eta honako gaizerrenda hau izango du:

1.- Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta onartzea.

2.- Institutua – Datu akademikoak – Matrikulazioak.

3.- Guraso-elkartearen funtzioak eta jarduerak.

4.- 2019-2020 ikasturteko balantzea eta 2020-2021 ikasturterako aurrekontuak aurkeztea eta onartzea.

5.- Sustapen GE- Zuzendaritza Batzordearen onarpena.

6.- Eskola Kontseiluaren hauteskundeak. COVID neurriak eta zentroarekiko doikuntzak. Helburuak.

7.- Komunikazioa hobetzea eta familien parte-hartzea.

8.- Galde-eskeak.

Oso garrantzitsua iruditzen zaigu zuen laguntza, zuen zain gaude.

Lekua: MEET plataforma (edozein ordenagailutatik, tabletetatik edo mugikorretatik klikatu besterik ez da egin behar).

Eguna: 2020ko abenduaren 1a, asteartea

Iraupena: 2 ordu, ordu bateko bi konexiotan (MEET muga).

BATZARRAREN HASIERA: 19:00etan

1.Esteka 19:00etan: https://meet.google.com/pht-irxr-mov

2.Esteka 20:00etan: https://meet.google.com/zeu-enyd-udy

Mikroa ixteko eskatzen dizuegu.

Plataforman konektatzeko zalantzarik izanez gero, idatzi aurreko egunetan ampa@upainstitutua.org helbidera edo deitu egun horretan bertan 669 268 777 telefonora.

Donostian, 2020ko azaroaren 23an

SUSTAPEN GURASO ELKARTEA