Benetako besarkadak

image012Lankide agurgarria:

Zuregana jotzen dugu jakinarazteko Foru Aldundiak “Benetako besarkadak” haurren familia harreraren inguruko kanpainan, datorren martxoaren 02an Donostian hitzaldi informatibo bat egingo dela.

Hitzaldi horrekin familia harreraren figura zabaldu nahi dugu, babes beharrean dauden haurrak, modu solidarioan, etxean hartzeko prest dauden pertsonak erakartzeko.

Zuen laguntza eskatzen dizuegu ahal hedatu dezazuen zuen ikasleen gurasoen artean, modu horretan ahal den eta jende gehierena iristeko.

Gaur egun, Gipuzkoan 360 haur eta nerabe bizi dira harrera familiekin. Herritar gehienek ez dute zeregin horren berririk, baina, hala ere, ez dugu ahaztu behar eragin ikaragarria duela gure haurrengan.

Horregatik, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko ardura dugun erakundeak behartuta gaude denon artean kalitatezko erantzuna ematera.

Segidan hitzaldiaren informazioa aurkituko duzu eta atxikituta aurkituko duzu erabilgarria izan dakizueken familia harrerari buruzko liburuxka

Data: 2017/03/02

Ordutegia: 18:00tik-19:30tara

Lekua: Txara I eraikina. Zarategi Pasealekua 100. Donostia

 

Hona HEMEN publizitate liburuxka.

Hona HEMEN argibide-liburuxka.

 

Agur bero bat,

Familia Harrera eta Adopzioa – Acogimiento Familiar y Adopción

Gizarte Politikako Departamentua – Departamento de Políticas Sociales

familiaharrera@gipuzkoa.net 943 11 25 22 943 11 26 20

Leave a Reply