Familia agurgarriak:
Sustapen Guraso Elkartetik hitzaldi baten berri eman nahi dizuegu: “Mendekotasun psikologikoak nerabezaroan. Ludopatiak: prebentzioa eta errehabilitazioa”.
Elkarte gisa iruditzen zaigu gai horren inguruan arreta jartzea komeni dela eskola-komunitate barruan dagoen arazoa delako, prebentziorako baliabide gehiago eskuratzeko, eta, behar izanez gero, errehabilitazioa ahalbidetuko duten urratsak hobeto ezagutzeko.
Beti bezala, gaian aditua den pertsona bat etorriko da; Ekintza Bibe, Gipuzkoako ludopatia eta mendetasun psikologikoen errehabilitazio elkarteko presidentea.
Gaia: “Mendekotasun psikologikoak nerabezaroan. Ludopatiak: prebentzioa eta errehabilitazioa”
Eguna: otsailak 18 – ASTEARTEA
Tokia: USANDIZAGA eraikinaren liburutegian
Ordua: 19:00h
Hizlaria: José Antonio Barcenilla – pedagogoa.
Hitzaldietara ezin bazara joan, gure webgunean (ampasustapen.com)
aurkituko duzu materiala, “hainbat informazio” atalean, “Mendekotasun psikologikoak” gaiaren barruan.
Hurrengo hitzaldiak:
Peñaflorida Eraikinean:
03-05 “Bizikidetza egokirako oinarriak”,
03-12 “Nola komunikatu zuen seme-alabekin,
03-26 “Teknologia berriek gure semealabengan duten eragina” eta
Usandizaga Eraikinean:
05-21 “Sexu eta afektibitate hezkuntza”.
Zuen interesekoa izango delakoan eta etorriko zaretelakoan, har ezazue agur bero bat.