HAUSPOA PROIEKTUA
2015eko maiatzean proiektu hau aurkeztu zuten, azkenean 2015-2016 ikasturterako ez zen onartu.
HAUSPOA PROIEKTUAREN helburuak ikasketa ohitura-eskuratzearen bitartez bultzatuz eta lan-era desberdinak proposatuz, ikasle guztien heziketa-arrakasta hobetzea dira.
Segidan, 2015ko maiatzean bidali ziren zirkularrak aurkituko dituzue:
Eusko Jaurlaritzaren Erabakia.
Usandizaga-Peñaflorida-Amara Institutuaren Zirkularra.
Hauspoa Proiektuen bozketa-txartela (2015/05/26).
Gertaeren laburpena:
2015ko maiatzaren 29ean bidalitako zirkularra:
Familia agurgarria:
Maiatzaren 27an ospatutako eskola kontseiluan, Zuzendaritzak azaldu zigun Hauspoa Proiektua ezartzeko ez zutela mintegi guztietako onarpena izan eta horregatik, hautagaitza ez zela aurkeztua izango.
Hala ere, ikasle eta guraso batzarreko bozketa kontuan izanik, Eskola kontseiluari interesgarria iruditu zitzaion inplikatuak dauden talde guztien konpromezuarekin kontatzen duen proiektu baten garapenean lan egitea.
Horregatik, datorren ikasturtearen hasieran gaia berriz hartzea onartu zen baita honek suposatzen dituen aldaketak baloratzea ere, datozen ikasturtetan proiektua aurrera atera ahal izateko.
Sortzen diren berriak jakinaraziko dizkizuegu.
Agur bero bat.
SUSTAPEN guraso elkarteak
2015ko maiatzaren 27ean bidalitako zirkularra:
Familia agurgarriak:
Atzo, maiatzaren 26an ospatutako ez ohiko batzarreko bozketaren emaitzak ondorengoak dira:
· Aldeko: 165 boto.
· Kontrako: 107 boto.
Emaitzen ondorioz, SUSTAPEN guraso elkarteko partaideek 2015-2016 ikasturtean ezarri nahi den HAUSPOA proiektuaren alde bozkatuko dute gaur, maiatzaren 27an, ospatuko den eskola kontseiluan.
Eskola Kontseiluan ateratako emaitzen berri emango dizuegu.
Agur bero bat. SUSTAPEN guraso elkarteak
2015ko maiatzaren 26an bidalitako zirkularra:
Guraso agurgarriak:
Hainbat gurasok azaldu dizkiguten zalantzak kontuan izanik, SUSTAPEN guraso elkarteak, gaur maiatzaren 26an ospatuko den ez ohiko batzarrari dagokionez ondorengo puntuak argitu nahi ditu:
*Batzarra maiatzaren 26an ospatuko da: lehenengo deialdia 18:30etan eta bigarrena 19:00 etan izando delarik.
*Ez ohiko batzarrak puntu bakarra du; ikastetxearen Zuzendaritzak proposatzen duen Hauspoa proiektuaren ezarpena azaldu, eztabaidatu eta azkenik bozketa egin.
*Bertan parte hartu behar ez duen bazkideak bere ordezkaritza beste bazkide bati eman diezaioke. Ordezkaritza hori idatzizkoa behar du izan eta batzarra hasi aurretik eman beharko da.
*Parte-hartzaile bakoitzak boto bana du nahiz eta seme-alaba bat baino gehiago izan ikastetxean.
Besterik gabe, agur bero bat. SUSTAPEN guraso elkarteak
2015ko maiatzaren 21ean bidalitako zirkularra:
Ez ohiko batzarra
Data: asteartean, maiatzak 26
Ordua: 18:30 etan
Lekua: Usandizagako areto nagusian
Sustapen guraso elkarteak DBHn seme-alabak dituzten familiei ez ohiko batzarraren deialdia egiten die HAUSPOA proiektua azaltzeko.
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du eta 2015-2016 ikastutean ezartzeko, ikastetxeko pedagogia batzordea ari da baloratzen. Era berean, familien onarpena eskatzen du.
Proiektu honen aplikazioak aldaketa garrantzitsua suposatzen du (ordutegia, jangela…).
Horregatik, zuen parte-hartzea ezinbestekoa zaigu.
Batzarrean proiektuaren arduradunen presentzia izango dugu hauek, sortzen diren hainbat zalantza argitzeko.
Besterik gabe, agur bero bat. SUSTAPEN guraso elkarteak