Greba deialdia, 2017ko maiatzaren 16a eta 23a

huelga13-26

Baikara Federazioak informatzen du:

” Maiatzaren 16 eta 23an greba deialdiak egin dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek ikastetxe publikoetan, CCOO sindikatuak ere bat egin du 16ko deialdiarekin. Maiatzaren 20an, bestalde, manifestazioak deitu dira eguerdiko 12etan Donostia, Gasteiz eta Bilbon. Irakasleak, hezkuntza berezi, sukalde, garbiketa eta haurreskolak partzuergoko langileak deitu dituzte greba hauetara.

Greba deialdi hauen helburua da azken urteetan irakasleen lan-baldintzek jasan dituzten murrizketak salatzea eta barne hartzen dituzte, besteak beste gelako ratioak jaistea, ordezkapenak lehen egunetik egitea eta irakasleen egonkortasuna.

EHIGE-k bat egiten du aldarrikapen hauekin, azken urteetan salatzen ari garen beste batzuei gehitzen zaizkielako: azpiegiturak, material curricularrak, guraso elkarteen diru-laguntzak, eta abar). Hori dela-eta ikastetxeetan antolatu diren konzentrazioetan eta maiatzaren 20an antolatu diren manifestazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Donostiako manifestazioa eguerdiko 12etan Kursaaletik aterako da. ”

(UPA)Usandizaga-Peñaflorida-Amara Institutuak informatzen du:

” Datorren astearteak, maiatzaren 16a eta 23a, greba deialdia dela eta, ohiko ordutegia izango dugu baina institutuak ezin ditu klase guztiak bermatu. Irakaslea ez duten orduetan ikasleak patioan egongo dira.”

Agur bero bat,

AMPA Sustapen.

Leave a Reply