Eskola kontseiluko hauteskundea

Sendi agurgarriok:

Bi urtetik behin bezala, OMR-OOGen OSAGAIAK BERRITZEKO GARAIA DA.(Ordezkaritza Organo Gorena edo Eskola Kontseilua)

Non entzuten da familien ahotsa?

Non hartzen dira erabakiak?

Nola hobetu dezakegu gure ikastetxea?

Nola alda ditzakegu gure ikastetxean gustatzen ez zaizkigun gauzak

Non aurkez ditzakegu proiektu berriak?

Hori guztia eta askoz gehiago

OOGak ikastetxeen partaidetza eta erabaki-organoak dira. Hor hartzen ditugu hezkuntza-komunitateko kideok gure ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak.

Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horretaraino helarazteko, botoa ematea eta han bozkatutako erabakiei men egitea.

Familien eta gainerako hezkuntza-komunitatearen parte-hartzeak Euskal Eskola Publikoaren demokrazian eta gure seme-alaben eskola-arrakastan eragiten du.

USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA BHIko Ordezkaritza Organo Gorena hauek osatzen dute:

10 irakasle + 7 guraso + 8 ikasle + irakasle ez diren langile 1 + Udalaren ordezkaria.

Hautagai gisa aurkeztera animatzen zaituztegu. Normalean, ikasturte bakoitzeko bi bilera izaten dira. Gutxi baina hil edo bizikoak (bereziki orain). AMPA-SUSTAPEN bilera horien aurretik biltzen gera gai adostuak, egutegi-aukerak, ordutegi-aldaketak… irizpide bateratuarekin botazioetara eramateko.

Zuen hautagaitza aurkezteko, IRAKURRI ARRETAZ mesedez:

E-mail bat bidali behar duzue ampa@upainstitutua.org helbidera, gaian:

GURASOEN HAUTAGAITZA OOG adieraziz, eta ondorengo datu hauek ematen, azaroaren 10a baino lehen. (Azaroaren 9a azken eguna da).

Izena:_________________________________________

Abizenak: ______________________________________

N.A.N. ________________________________________

Posta elektronikoa: ______________________________

Telefono-zenbakia_______________________________

Eta Gurasoen Elkarteak hautagaien zerrenda emango dio Institutuko zuzendariari, eta hark argitaratuko du behin-behineko zerrenda, eta, gero, bozkatzeko txartelak egingo ditu.

Eta ezin baduzu aktiboki parte hartu OOGn, garrantzitsua da azaroaren 26an hautagaien aldeko botoa ematea. Hautagaiekin eta bozkatzeko moduarekin ohar bat bidaliko dizuegu.

JASO BEHARREKO GAKO-DATAK

 HAUTAGAIEN AURKEZPENA: Urriaren 27tik azaroaren 9ra

 Behin-behineko zerrendak: Azaroaren 10a.

 Erreklamazioak: Azaroaren 11tik 13ra.

 Erreklamazioen ebazpena: Azaroaren 18a

 Behin betiko zerrendak argitaratzea: Azaroaren 19a

HAUTESKUNDE EKITALDIA: AZAROAREN 26A.

 Emaitzak argitaratzea: Azaroaren 30a.

 Emaitzen aurkako erreklamazioa: Abenduaren 1etik 3ra.

 Erreklamazioen ebazpena: Abenduaren 9a.

 Behin betiko emaitzak argitaratzea: Abenduaren 10a.

 Laburpen-fitxa betetzea eta Ikuskaritzara bidaltzea: abenduaren 11 baino lehen.

 OOG BERRIAREN ERAKETA: ABENDUAREN 16A (Ikasturte honetako lehen bilera)

Hona hemen zirkularra.

Mila ezker eta gero arte,