Elkarbizitza, komunikazioa eta teknologia berria buruzko hitzaldiak

Guraso agurgarriak:

Sustapen Guraso Elkartetik 3 hitzaldiez osatutako zikloa eman nahi dizuegu. Garrantzi handikoa da zuen seme-alabekin elkarbizitzarako.

Egitaraua honakoa da:

Martxoak 5, osteguna – 18:30etan – Peñaflorida Eraikinean

Gaia: “Elkarbizitza egokirako oinarriak”

Eguneroko bizikidetasunean, guraso eta seme-alaben artean, bikotekidetan, Institutuan, … arazoak edukitzea normala da. 

Horregatik elkarbizitzarako zein arlo diren funtsezkoak jakitea oso garrantzitsua da. Heziketaren garai honetan – nerabezaroan -, eta gaur egun oraindik gehiago, bizikidetza egokiaren oinarriei buruz hausnarketa egitea ezinbestekoa da. Autoritatea, begirunea, arauak, mugak, ados jartzea eta komunikazioa kontzeptu eta baloreei buruz hitz egingo dugu.

Martxoak 12, osteguna – 18:30etan – Peñaflorida Eraikinean

Gaia: “Nola komunikatu gure seme-alabekin”

Seguru aski, gure seme-alaba aurre-nerabe edo nerabeen bizikidetzaren ezaugarrietako bat harekin komunikatzeko dugun zailtasuna da: ”lehen baino gauza gutxiago kontatzen digu” ; ”gutxiago fidatzen da eta zuhurragoa da” ; ”gure zuzenketen eta komentarioren aurrean azkarrago haserretzen da” ; ”zaila da berarekin hitzarmenetara iristea” ; ”bere barruko atea histen digu”, …

Beraiekin komunikatzeko premia larria dute. Hori dela eta, ezinbestekoa da trebetasun eta estrategia batzuez jabetzea.

Entzutea, elkarrekin hitz egitea , negoziatzea, … ba al dakigu?. 

Martxoak 26, osteguna – 18:30etan – Peñaflorida Eraikinean

Gaia: “Teknologia Berrien eragina gure semealabengan”

Teknologia berriak gure seme-alaben bizitzaren osagarri garrantzizkoak dira; etxean, Institutuan eta kalean. Guraso bezala, teknologi horietan hezteko formatuak eta informatuak al gaude?. Kontzienteak al gara gure semealabengan eragiten dituzten eraginaz eta arriskuaz?.

Mugikorra, bideojokoak, sare sozialak, … bezalako teknologi berriak modu egokian erabiltzeko, ezinbestekoa da irizpide argi eta egokiak edukitzea gure seme-alaben heziketan, gure gizartean gero eta gehiago hedatzen ari den teknomenpekotasuna prebenitzeko.

Non: Peñaflorida eraikina

Ordua: 18:30etan

Hizlaria: Juan Carlos Alonso juancar.al@gmail.com

Institutuko Psikologoa

Gaia zuen gogokoa izango direlakoan, har itzazue gure agurrik adeitsuena.

HONA HEMEN HITZALDIAREN ZIRKULARRA