3.DBHko Euroscola Lehiaketa

euroskolaHona hemen 3. DBH-ko Peñafloridako ikasle talde batek  XXIII. Euroescola Lehiaketan parte hartzeko egin duen proiektu laburra. Taldea “Peña Warriors” izendatu dute eta  Ana Balsera, Sara Dominguez, María García-Ochoa eta Aroa Uriartek osatzen dute.

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen  Arautegia oinarritzat hartuz, berdintasunezko ezkontzaren inguruan hausnarketa interesgarria egin dute.

Beren mezua ahalik eta gehien zabaldu nahi dute, denon artean Europa bidezkoago bat lor dezagun.

Beraz, lagunok, zabal dezazue bideoa mesedez!

Lehiaketa irabaziz gero, Strasbourg-era bidaiatzeko aukera izango dute, beren lana partekatu ahal izateko.

Hona hemen lanaren eta “making of”-aren linkak:

Informazio gehiago: http://www.euro-scola.com

Zorte ona opa dizuegu hemendik, Neskak!

Good luck, Peña Warriors!

Leave a Reply