2019-202ko ikasturteko kuota

Guraso agurgarriok,

SUSTAPEN Guraso Elkartetik jakinarazi nahi dizuegu urteko kuota kobratuko dugula egun gutxi barru; matrikularen datuak formalizatzean erabili zenuten kontu korrontea erabiliko dugu.

Familia bakoitzeko 25 euroko kuota bakarra da, eta Institutuan ikasten duten seme-alaba guztiak barne hartzen ditu.

Azpimarratu nahi dugu kuota hori ezinbestekoa dela Guraso Elkarteak antolatzen dituen jarduera guztiei eusteko eta, oro har, eskola-komunitate osoarentzat direla onuragarriak, eta, bereziki, gure seme-alabentzat.

Informazio gehiago jaso dezakezue www.ampasustapen.com webgunean eta Usandizagako eraikinean,  aktiboki parte hartu dezakezue hileko bigarren astearteetako bileretara gerturatuta.

Hemen daukazue jardueren laburpena.

Agur bero bat.

Sustapen Guraso Elkartea