Gipuzkoako Foru Aldundiko Udaleku eta Gazte Oporraldiak

Kaixo,Gipuzkoako Foru Aldundiak 2021 ko uda kanpaina martxan jarri duela adierazi nahi dizue. Urtero bezala bi kanpaina dira abian, 7-13 urteko neska mutilentzat Udalekuak izenekoa eta 14-17 urteko neska mutilentzat Gazte Oporraldiak izenekoa. Uztailaren 1 etik abuztuaren 7 ra gauzatuko dira 7 eguneko txandatan Udalekuak kanpainan eta 7,10 eta 12 eguneko txandatan Gazte Oporraldiak kanpaina.

Udalekuetan eta Gazte Oporraldietan parte hartzeko aurre izen emate datak apirilaren 13ti 20ra bitartean egin ahal izango da. Zozketa berriz apirilaren 20ean izango da. Bi kanpaina hauen inguruko informazio zabala ondorengo webgunean aurkituko duzue: www.gipuzkoa.eus/udalekuak eta www.gipuzkoa.eus/go

Besterik gabe izan ondo eta elkar ikusiko dugulakoan, jaso agur bat.