Jangelari buruzko Hezkuntza Sailaren jakinarazpena (2020/03/16)

Hezkuntza Sailak, COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean, honako erabaki hauek hartu ditu:

Jantokirako bekak: Eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak. Horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Hezkuntza Sailak eskabideen zati bat ebatzi eta ordaindu du dagoeneko; oraindik jakinarazi gabe daudenek erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dute. Ebazteke daudenak jakinarazi ondoren, beste epe bat zehaztuko da sor daitezkeen erreklamazioetarako.

Jantokiko kuotak: Familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian. Familiaren batek jarduerarik gabeko aldiari dagokion kopururen bat ordaindua balu, zenbateko hori itzuli egingo zaio.

Jakinarazpen osoa hemen aurki dezakezu: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2020/covid-19-hezkuntza-sailaren-jakinarazpena/