Hirukideren Biltzarraren Gonbidapena: FAMILIAK ETA BALIOAK SAREAN

Ondoren Hirukideren GONBIDAPENA ematen dizuegu:  “FAMILIAK ETA BALIOAK SAREAN”

Urriak 21. Kursaal Jauregia. Donostia (doakoa eta publiko guztiari irekia)

 Ordenagailuak bahitzea eta enkriptatzea, nortasuna faltsutzea, adin txikikoen ziberjazarpena… Seguru gaude Interneten? Eta gure seme-alabak?

Urriaren 21ean, larunbatean, Hirukideren 8. Biltzarra ospatuko dugu; doakoa da, eta guztiei irekia. “Familia eta balioak sarean” izenburupean, hainbat adituk Interneten ari garenean gure familien eta seme-alaben segurtasuna nola hobetu azalduko digute, eta teknologia berrien erabilera egoki eta zentzuduna egiteko prestakuntza eskainiko digute.

Honako gai hau zabaltzen laguntzeko eskatu nahi dizuegu, zenbateko garrantzia, gaurkotasuna eta baliagarritasuna duen kontuan izanda. Saioetako parte-hartzea doakoa da, eta guraso guztiei nahiz familiaren, hezkuntzaren edo gizartearen esparruko profesional guztiei zuzentzen zaie.

Saioetan parte hartzeko, ezinbestekoa da urriaren 16a baino lehen izena ematea biltzarreko webgunean: www.hirukide.com/8congreso

Euskaraz eta gaztelaniaz erantsi dugu kartela, inprimatu edo birbidali nahi baduzue ere.

Agur bero bat eta mila esker.

HIRUKIDE

ADITU HAUEK IZANGO DITUGU BILTZARREAN:

– David Barroso: zibersegurtasunean aditua eta nazioarteko aholkularia

– Jesús Pernas: Ikastetxeko zuzendaria eta “Acompáñame en la Red” hezkuntza-programaren fundatzailea

– Ruth Sala: zuzenbide penalean eta delitu teknologikoetan aditua

– Selva Orejón: peritu judiziala identitate digital, ospe eta irudiaren arloan

– Manuel Viota: Ertzaintzako Delitu Informatikoen Ataleko burua

– Jorge Bermúdez: Gipuzkoako kriminalitate informatikoko fiskala