Zorionak Iñaki Esnal-eri eta Geografia Onlinpiada taldeari

Geografia-olinpiada 2. batxilergo ikasleen arteko lehiaketa da Geografiaren ikasketak estimulatzeko, talentu gazteak garatzeko eta bere isurialde profesionala jakinarazteko.

Berriro albiste onak Geografia-Olinpiadari buruz

Pasa den apirilaren 13-14an burutu zen Vila Secan (Tarragona) Espainiako Geografiako IX. Olinpiada.

Bertara joan zen Iñaki Esnal gure ikaslea, Euskadiko hiru ordezkarietako bat (dakizuenez, fase autonomikoan bigarren saria lortu zuen).

Oraingo honetan, Iñaki Espainiako hirugarren postuan geratu da.

Zorionak, beraz Iñakiri, baita fase autonomikoan parte hartu zuten beste bi ikasleei ere: Ramón Puerto eta Francisco Rodríguez.

Mila esker zuen interesagatik eta ea hurrengo Olinpiadetarako ikasle gehiago animatzen diren.

UPAren Albiste osoa eta argazkiak HEMEN ikusi ditzakezu.

(Solo castellano – Colegio de Geógrafos de España) Mira la noticia de la Olimpiada de Geografía AQUÍ y la noticia del Resumen y todas las fotos de la competición del 2018

ZORIONAK !