Batxilergoko testuliburuak

Familia agurgarriak,

Honen bidez, 2020-2021 ikasturtean Batxilergoan erabiliko diren testuliburuen inguruko informazioa helarazten dizuegu.

Testuliburuen ZERRENDA OSOA dagoeneko argitaratuta dago Institutuaren webgunean (www.usandizaga.com). Bertan, berebiziko interesa duten hainbat puntu adierazten dira. Honekin batera informatzen dizuegu.

LIBURUEN AZOKA TXIKIA:

Erabilitako liburuen azoka antolatuko dugu:

  • Irailaren 1ean, 1. mailako liburuak erosi eta saltzeko.
  • Irailaren 2an, 2. mailako liburuak erosi eta saltzeko.

KOKAPENA ETA ORDUA:

Kanpoan eta teilatupean egin ahal izateko, segurtasun-distantziak bermatuz, PEÑAFLORIDAKO PILOTALEKUAN izango da, BI EGUNETAN, 17:00etan. Peñafloridan sartu eta kanpoko patioan dagoen pilotalekura joan behar da.

IRADOKITAKO PREZIOA: 10€ irakasgai oso bakoitzeko.

INGELESEZKO LIBURUAK: Ez dute aktibatuta izango online plataformara sartzeko aukera. Ez dute balioko ondoren aukera hori aktibatzen ez baduzue eta argitaletxeari ez badiozue on line bidez ordaintzen. Ez da prozesu erraza, ezta merkea ere.

ISBN KODEA: Honekin batera bidaltzen dizuegun liburuen zerrendan eta Institutuko webgunean agertzen diren ISBN kodea duten liburuak saldu daitezke soilik. Liburu bakoitzak bere ISBN kodea izan ohi du atzealdeko estalkian, barra-kodearen ondoan. Arreta berezia jarri 2. batxilergoko Espainiako Hizkuntza eta Literaturako liburuaren ISBNari buruz aipatzen denari.

Azoka txikia sustatuz, ekonomia zirkularra bultzatzen dugu, eta, gainera, poltsikoa asko arintzen dugu.

LIBURU BERRIAK EROSTEA:

Aurreko urteetan bezala, eta Donostiako Bergara kaleko Elkar liburu-dendak gurasoelkartearekin eta Institutuarekin duen lankidetzari esker, honela erosiko dira testuliburuak Elkar liburu-dendan:

Aurten, osasun-egoera dela-eta, Usandizaga institutuaren eraikineko zuzeneko salmenta kendu egin da eta on line zerbitzu bat eskainiko da behar dituzuen liburuak errazago erosteko.

Institutuan zuzenean entregatuko dira liburuak Irailaren 4an eta 7an. Usandizaga Institutuan 16:00etik-19:00etara.

Zirkular honetan eta Gurasoen Elkartearen webgunean (www.ampasustapen.com), esteka bat agertuko da, eta, bertan, eskaera formalizatu ahal izango da ordainketa egitearekin batera, 4 urrats erraz jarraituz:

1. Aukeratu egindako ikasturtea eta egingo den ikasturtea.

2. Markatu erosi nahi dituzun liburuak

3. Sartu zure datuak

4. Amaitu erreserba ordainketa eginez

Erreserba uztaileren 16(e) tik abustuaren 9 (e) ra egin ahal izango da. Erreserba horiek irailaren

4 eta 7 egunetan entregatuko dira Usandizaga institutuaren eraikinean 16:00etik-19:00etara.

Data horiek igarota, dendan bakarrik erreserbatu, ordaindu eta jaso ahal izango dira. 

Hona hemen esteka: https://ikastetxeak.elkar.eus/usandizaga

ELKAR-EK EZARTZEN DITUEN BALDINTZAK AURREKO URTEETAKO BERDINAK DIRA:

DESKONTUAK FAMILIENTZAT:

– Batxilergoko testuliburua: %5eko deskontua (legeak baimentzen duen gehienekoa)

– Irakurketa-liburua, hiztegiak: % 5eko deskontua (legeak baimentzen duen gehienekoa)

GURASO ELKARTEARI EKARPENA:

Garrantzitsua da Bergara kaleko ELKAR dendan egiten duzuen erosketa bakoitzean Usandizaga Institutuko ikasleak zaretela esatea; izan ere, bezero finkotzat hartzen gaituzte eta, kanpainaren ondoren, guraso elkarteari guztizkoaren % 10 ematen zaio. Diru hori erabiltzen da psikologoen gastuaren zati bat, ikasleentzako prestakuntza eta jarduera osagarriak etab. ordaintzeko. Link honen bidez on line erosiz gero, gai hori erregistratuta izango duzue.

Liburu berriak erosi nahi dituzuenoi, tokiko merkataritzaren alde egitera animatu nahi zaituztegu. Nahi duzuen dendan, baina, ahal baduzue eta ongi iruditzen bazaizue, tokikoa izan dadila. Agian ez duzue jakingo, baina Batxilergoko liburuen prezioak eta aplikatzen diren deskontuak Liburuaren Legeak ezartzen dituenak dira. Erosten diren lekuan erosten direla, Batxilergoko liburuen prezioek berdinak izan behar dute legez.

Informazio hau baliagarria izatea espero dugu, eta uda bikaina izan dezazuela opa dizuegu.

Begiratu hemen bidalitako zirkularra.

Adeitasunez,