2016-2017 Eskolaz Kanpoko Ekintzak

extraes16-17KIROL ETA KULTUR ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK.

Guraso horiek:

Iazko ikasturtean lehenengo aldiz gitarra ikastaroa antolatu zen bezala, datorren ikasturterako borondatezko eskolaz kanpoko kultur ekintza berri bat gehitu nahi izan dugu. Jarduera berri hau ingelesaren ikasketarekin loturik dago eta ikastetxean garatzen diren ekintzen osagarri bizi eta dibertigarria izateko pentsatua dago. Zirkularrean eta Izen-emate orrian ikasleei zuzendutako ekintzak azaltzen dira.

GITARRA 

Astelehena

13:05 h – 14:05 h

ANTZERKIA 

Astelehena

17:30 h – 19:00 h

INGELESA 

Eguerdia edo arratsaldea (16:30h)

ABESBATZA 

Asteartea eta osteguna

13:05 h – 14:00 h

ANTZERKIA: Ekintzaren iraupena 1:30 ordukoa izango da, astean behin, arratsaldez, Usandizaga eraikineko areto nagusian. Ordua aurrerago zehaztuko da. Hileko kuota 15 €-koa izango da eta izen-emate orrian idatzitako kontutik ordainduko da.

GITARRA: Astean behin izango da, izena eman duten ikasleei egoki datorkien orduan. Aurtengo ikasturtean eguerdietan edo arratsaldeetan burutu da. Hileko kuota 15 €-koa izango da eta izen-emate orrian idatzitako kontutik ordainduko da.

INGELESA: Ikastaroaren helburua ikasleen komunikazio-gaitasuna hobetzea da, hitz-jarioa hobetzeko beharrezko baliabide lexikoak erabiliz. Astean behin edo bitan izan daiteke, eguerdian edo arratsaldez. Prezioa izena emandako ikasleen kopuruaren arabera izango da, gutxieneko kuota 20 € izanik klaseak astean behin dituzten ikasleentzat eta 40 € astean bitan izena eman dituztenentzat.

ABESBATZA: Donostiako Orfeoiak zuzendua, astean bi eguerditan egingo dira saioak. Jarduera honen kuota izena eman duten ikasleen kopuruaren arabera izango da. Ikasturte osorako gutxieneko kuota 40 € izango da. Argibide gehiago behar izanez gero: Patxi Alberdi 943-457000

SAKATU HEMEN ESKOLAZ KANPOKO KULTUR JARDUEREI BURUZKO ZIRKULARRA IKUSTEKO ETA DESKARGATZEKO ETA IZEN EMATEKO ORRIA.

ESKOLAZ KANPOKO KIROL EKINTZAK.

Guraso horiek:

Ikastetxeko jardueren osagarriak diren borondatezko eskolaz kanpoko kirol ekintzak sustatzen jarraitzen ditugu. Datorren ikasturterako ikasleei eskainiko dizkiegun kirol jarduerak orri honetan dituzue eta bertan aurkituko duzuen berritasuna Zunba izango da.

Zirkularrean eta Izen-emate orrian ikasleei zuzendutako ekintzak azaltzen dira, bereziki DBHko ikasleei zuzendutako ekintzak azaltzen dira, baina Batxilergoko ikasleek ere parte har dezakete tokirik izanez gero.

SASKIBALOIA MUTILAK 

Asteartea eta Osteguna

17:30 h – 19:00 h

SASKIBALOIA NESKAK 

Asteartea eta Osteguna

16:30 h – 17:30 h

FUTBOLA

Asteartea eta Osteguna

17:30 h – 18:30 h

FUTBOLA NESKAK 

Asteartea

17:45 h – 18:45 h

ESKUBALOIA MUTILAK 

Asteazkena eta Ostirala

17:00 h – 18:00 h

ESKUBALOIA NESKAK

Asteazkena eta Ostirala

16:30 h – 17:30 h

ESKU PILOTA 

Astelehena

16:45 h – 17:45 h

JUDOA 

Ostirala

Eguerdian

BOLEIBOLA 

Asteazkena

Eguerdian

MAHAI-TENISA

Astelehena

Eguerdian

ESGRIMA 

Asteartea

Eguerdian

GIMNASIA ERRITMIKOA 

Asteazkena eta Ostirala

Eguerdian

ZUNBA,RUNBA,BACHATTA, SALSA… 

Asteartea

Eguerdian

XAKEA 

Astelehena

Eguerdian

SAKATU HEMEN ESKOLAZ KANPOKO KIROL JARDUEREI BURUZKO ZIRKULARRA IKUSTEKO ETA DESKARGATZEKO ETA IZEN EMATEKO ORRIA.

Asteko ordu bateko iraupenekoa bada, kirol jarduera bakoitzaren hileko kuota 15 €-koa izango da. Kirola astean 2 ordutan izaten den kasuetan (eskubaloia, saskibaloia, gimnasia erritmikoa, futbola) hileko kuota 25 €-ra igoko da. Bi kirol edo gehiago egiten badira, kuotan % 30eko deskontua egingo litzateke, beti ere urte guztian zehar mantentzen badira. Banku-helbideratzearen bitartez kobratuko da, hilabete bakoitzaren lehen bost egunetan.

Argibide gehiago behar izanez gero: 615701765 telefonora deitu eta Lourdes Murillorekin hitz egin dezakezue.  Email: extraescolares.ampa.sustapen@gmail.com.

Ekintza hauetan parte hartu ahal izateko aurretiko izen-ematea 2016ko ekainean eta uztailean egin beharko da.

Leave a Reply