2015 Gipuzkoa Kirola Sariak

baner-774x320-2

 

2015 Gipuzkoa Kirola Sariak” deituta daude eta zure botoa eman dezakezu jadanik. Une honetan, gure eskolaz kanpoko kirol arduraduna, Lourdes Murillo eta entrenatzen duen taldea Goalball IK Gipuzkoa proposatu dituzte.

Guk ere gure laguntza eman nahi dugu eta Goalball IK Gipuzkoa taldeari botatzea eskatzen dizugu Foru Aldundiaren web gunean:  gipuzkoakirolak.eus

Abenduaren 17an Gipuzkoako Kirol Gala egingo da Tabakaleran. Hori dela eta, Lurraldeetako Kirol Federazioek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarekin lankidetzan, hautagaiak proposatu dituzte bi sarien deialdirako: Gipuzkoa Kirolak eta Kirol Boluntariotza.

Lehenengo kasuan, Gipuzkoako pertsona aipagarriena izendatuko da 2015. urtean lortutako kirol merituengatik. Bigarren kasuan, berriz, Gipuzkoako kirolari borondatez eskainitako ahalegina aitortu nahi zaio beste pertsona bati.

Herritarrek sari horietarako botoak eman ditzakete web orri honen bidez; bertan, aplikazio bat dago prestatuta jakin beharreko datu guztiekin. Botoa emateko epea abenduaren 4an amaituko da, eta parte hartzaileen artean sarrerak zozkatuko dira Real Sociedad eta GBC Gipuzkoa Basket taldeen partiduetara joateko. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezake, eta, horregatik, posta elektronikoaren eta mugikorraren datuak eman behar dira.

Aupa Lourdes, Aupa Goalball IK Gipuzkoa !!!

EMAN ZURE BOTOA HEMEN.

Leave a Reply