2019-2020
ACTIVIDADES OFERTADAS curso 2019-2020:
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK 2019-2020
Jardueretan izena emateak honako baldintza orokor hauek onartzea dakar:
Eskolaz kanpoko jarduera bakoitzeko ordaindu beharreko kuota 15€-koa izango da hilean, astean ordubete irauten badu eta 25€-ko kuota,berriz, astean bi ordukoa bada.
Jarduera baten kuotak ez badu goian azaldutakoekin bat egiten, ekintza horren atalean zehaztuko da.
Kuotaren ordainketa banku-helbideratzearen bitartez egingo da.
Ordainagiriak itzultzeak, itzulketa gastuen errekargua ekarriko du
Kuoten ordainketa ez betetzeak jarduera horretatik ikaslea kanporatzea ekarriko du.
Ekintzak 2019ko urrian hasiko dira eta 2020ko maiatzean bukatuko dira
Proposatutako jarduerak, gutxienez, talde bat osatu ahal izateko gutxieneko ikaslea-kopurua dagoenean egingo dira.
Bai jarduera desberdinetan bai hasiera batean proposatutako ordutegietan aldaketak egon daitezke; kanpoko jarduera guztien antolaketak sortutakoak. Aldaketa guztien berri emango da eta AMPAren webgunean argitaratuko da.
Jarduera hauetarako izen-emateak ekaina, uztaila eta abuztuan egingo dira 2019ko irailaren 27ra arte; jasotako izen-emateen ordenaren arabera beteko dira plazak. Jarduera batzuk nagusiki DBHko ikasleei zuzenduta daude, baina plazak hutsik egonez gero Batxilergoan ere eskainiko dira
Iraileko azken astean, jardueren behin betiko ordutegien eta zerrenden inguruko zirkularra bidali eta argitaratuko da.
2019ko urriaren 1a baino lehen, ikastetxeko iragarki-oholean eskolaz kanpoko jardueretan izena emandako ikasleen behin-behineko zerrenda azalduko da. Urrian zehar behin-behineko zerrenda horretan eta 2019. urteko azaroaren 1a baino lehen aldaketak egin ahal izango dira; behin gorabeherak konponduta, eskolaz kanpoko jardueretan izena eman duten ikasleen behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
Jarduera horietan parte hartzen duten ikasleek jarduera bakoitzeko arduradunek beren garapenerako ezartzen dituzten jarraibideak eta arauak bete beharko dituzte. Arduradunaren oharrak errespetatzen ez badituzte, jardueratatik kanpo gera daitezke.
Behin betiko izen-emateak jardueraren kuota ordaintzeko konpromisoa eskatzen du ikasturte osoan zehar; arrazoi justifikatuengatik izan ezik, betiere jardueren antolaketaren arduradunek egiaztatuta. Izen-emateen altak eta bajak, on line bidez egingo dira IZEN-EMATE formularioa betez.
IZEN-EMATE formularioa Eskolaz Kanpoko jarduerak 2019-2020
Ikaslea jarduera batean inskribatzearekin batera, posta elektronikoa erabiltzea baimentzen da, jarduera horiekin zerikusia duen informazioa familiei helarazteko eta, hala badagokio, baita adingabekoen irudia erabiltzea ere, horien dibulgazio-efektuekin.
Argibide gehiago edo zalantzak argitzeko:
Posta elektroniko bidez: extraescolares.ampa.sustapen@gmail.com
Edo telefonoz: Lourdes Murillo: 615 70 17 65
IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA AMARA BHI ESKOLAZ KANPOKO KIROLA PROIEKTUA
Guraso Elkarteak, elkarteko kide diren Usandizaga-Peñaflorida-Amara Institutuko ikasleei zuzendutako borondatezko eskolaz kanpoko jarduera batzuk sustatzen ditu. Elkartekoek kuota bat ordaindu beharko dute urtero: 25 euro familiako; bertan sartzen dira Institutuan ikasketak egiten dituzten seme-alaba guztiak.
Kirol-proiektu hau taldean lan egiteko, parte hartze aktiboa izateko, elkartasunerako, bestearekiko errespeturako eta kirol-jardueren motibaziorako prest dauden ikasleentzat zuzenduta dago.
Horretarako, gurasoen laguntza ezinbestekoa da, baldintzak betetzeko eta seme-alabei kirol-proiektuaren ideia azaltzeko.
Guraso Elkarteak ikastetxearekin elkarlanean, helburu batzuk ezarri ditugu:
- Ikastetxeko eskola-kirola eskaintza zabaltzea
- Ikasleak kirol-jarduera berriak egiteko motibatzea.
- Hezkidetza, partaidetza eta berdintasunezko lana garatzea.
- Kirol jarduera erabiltzea, besteak beste, elkartasuna, lankidetza,
elkarrizketa, tolerantzia, genero-berdintasuna, kiroltasuna eta joko garbia
lortzeko.
- Ikasleak kirol horiek erabiltzera motibatzea eta erakartzea, ikasle guztiak
praktika-maila berarekin hasteko.
- Denei jokatzeko aukera berdina ematea, kutunkeriarik gabe eta emaitzak
inposatu gabe
- Helburu horiekin, batez ere, honako hauek ikastea nahi dugu:
- Ahalegina baloratu eta areagotzea, hobetzen joateko
- Bat-bateko parte-hartze sortzailea balioestea.
- Norberaren gaitasun fisikoa onartzea.
- Garaipena eta porrota onartzea.
- Norbere buruan konfiantza izatea mugak gainditzeko.
- Jarduera fisikoak gorputza eta osasuna hobetzen laguntzen duela
kontzientziatzea.
- Jarduerak arrakasta izan dezan laguntzea
ESKOLAZ KANPOKO 2019-2020
AKTIBITATE EGUN ORDUTEGIA PREZIOA HILABETEA
XAKE Osteguna 13:25 – 14:25 15€ / hilabetero
NESKEN SASKIBALOIA Asteartea eta Osteguna 16:30 – 17:30 25€ / hilabetero
MUTILEN SASKIBALOIA Asteazkena eta Ostirala 17:00 – 18:00 25€ / hilabetero
NESKEN ESKUBALOIA Asteazkena eta Ostirala 17:00 – 18:15 25€ / hilabetero
MUTILEN ESKUBALOIA Asteazkena eta Ostirala 17:00 – 18:15 25€ / hilabetero
ESGRIMA Asteartea 13:20 – 14:20 15€ / hilabetero
ESKU PILOTA -NO SALE GRUPO ESTE CURSO Ostirala 16:00 – 18:00 15€ / hilabetero
NESKEN FUTBOLA Asteartea 17:45 – 18:45 15€ / hilabetero
MUTILEN FUTBOLA Asteartea eta Osteguna 17:30 – 18:30 25€ / hilabetero
GIMNASTIKA ERRITMIKOA Asteazkena eta Ostirala Eguerdietan 25€ / hilabetero
JUDOA Ostirala Eguerdietan 15€ / hilabetero
IGERIKETA edo/eta Asteaskena e/e Ostirala 15:00 – 16:00 15€ edo 25€ / hilabetero
MAHAI – TENISA Astelehena 13:15 – 14:15 15€ / hilabetero
BOLEIBOLA Asteazkena Eguerdietan 15€ / hilabetero
ZUMBA, BACHATA, SALSA… Astelehena Eguerdietan 15€ / hilabetero
AKTIBITATE EGUN ORDUTEGIA PREZIOA HILABETEA
GITARRA – MUSIKA TALDEAK (PEÑAFLORIDA) Astelehena Eguerdietan 15€ / hilabetero
MUSIKA TALDEAK (Batxilergoa) Ostirala 14:00 – 15:00 15€ / hilabetero
ANTZERKIA Astelehena 15:30 – 16:30 20€ / hilabetero
TEKNOLOGIA TAILERRAK Ostirala 15:00 – 16:30 40€ / hilabetero
ABESBATZA Asteartea eta Osteguna Eguerdietan 80€ / urteko kuota MECANOGRAFIA Astelehena 16:45 – 17:30 25€ / hilabetero (+ 17 € urteko manterial kuota) MECANOGRAFIA Osteguna 13:00 a 13:45 13:45 a 14:30
25€ / hilabetero (+ 17 € urteko manterial kuota)
2018-2019
PROIEKTUA: ESKOLAZ KANPOKO KIROL EKINTZAK ETA
ESKOLAZ KANPOKO KIROLAREN BALDINTZA OROKORRAK.
Jardueretarako izen-emateak Baldintza Orokorren onarpena ekartzen du.
Kiroletako jarduera asteko ordu beteko iraupenekoa bada, kirol jarduera bakoitzaren hileko kuota 15 €-koa izango da. Kirola astean 2 ordutan izaten den kasuetan hileko kuota 25 €-ra igoko da.
OHARRA: Edozein jardueraren kuota goian erreferentziatutakoaren desberdina izango balitz, aipaturiko jardueraren atalean zehaztuko da.
Kuota egokiko abonua banku-helbideratzearen bitartez burutuko da. Ordaintzeko datak hauexek izango dira (hila asken egunetan):
-
- Irailean: 2018ko Urria-Azaroa-Abendua kuotak pasatuko dira
- Abenduan: 2019ko Urtarila-Otsaila-Martxoa kuotak pasatuko dira
- Martxoan: 2019ko Apirila eta Maiatza kuotak pasatuko dira
Ordainagirietan itzultzeak eragindako itzultze-gastuen errekargua ekarriko du.
Kuoten ordainketan ez betetzeak aipaturiko jarduerako ikasle kanporatzea ekarriko du.
Jarduerak 2018ko urrian hasiko dira eta 2019ko maiatzean bukatuko dira, biak barne.
Proposatutako kiroletako jarduerak egingo dira ,gutxienez, talde osatzea baimentzen duten ikasle kopuru minimoa edo nahikoa dagoenean.
Bai jarduera desberdinak bai hasiera batean proposatutako ordutegia aldaketa jasan ahal izango dira eskolaz kanpoko jardueretako bere multzoan antolaketatik ondorioztatutako zirkunstantzien arabera. Edozein aldaketa komunikatuko da eta AMPAren web-gunean argitaratu da.
Jardueraren izen-ematea 2018ko ekaina, uztaila, abuztu eta irailaren 17ra arte egingo da. Jardueraren-postuak izen-emateen harrera-ordenaren arabera hautatuko dira. Proposatutako jarduerak DBHko ikasleei orientatuta daude, bete gabe postuak egongo balira, Batxilerrekoak bete ditzakete.
Iraileko azken astean jardueretako zirkular bat behin betiko zerrendekin eta ordutegiekin bidaliko da.
2018ren urriaren 1a baino lehen Zentroko iragarki-taulan eskolaz kanpoko jardueretako izena emandako ikasleekiko behin-behineko zerrenda erakutsiko dugu. Urrian zehar aldaketak behin-behineko aipaturiko zerrendan egin ahal izango dira eta, behin gertakariak ebatzita, eskolaz kanpoko jarduera desberdinetan izena emandako ikasleen behin betiko zerrendak 2018ko azaroaren 1a baino lehen adieraziko dira.
Behin betiko izen-emateak jarduerari buruzko kuotaren ordainketaren konpromisoa ekartzen du, gainerako ikasturte guztian zehar, jardueren antolaketaren arduradunek estimatuko dituzten justifikatutako arrazoiengatik izan ezik. Izen-emateetako altak eta bajak gurasoek edo tutoreek behar bezala sinatutako dokumentuaren bitartez egingo dira.
Aipatutako kiroletako jardueretan parte hartzen duten ikasleek bere garapenerako jarduera bakoitzeko arduradunek instrukzioei arreta ipini behar izango diete, arduradunaren oharpenak ezartzen dituzten araudiei ez errespetatzekotan jardueratik kanpo izango dezakete.
Formularioa bete ondoren, Zentroko Atezaindegian eman daiteke edo eskanerretik pasatuta posta elektronikoz bidali : extraescolares.ampa.sustapen@gmail.com.
Formularioa ikaslearen legezko tutore nahitaez sinatuta entregatu behar da. Sinatu gabeko formularioak ez dira onartuko.
Jarduerako ikaslearen izen-ematearekin batera familiei jardueraren erlazionatutako komunikazioak posta elektronikoaren bidez egiteko baimentzen da eta, bere kasuan, AMPAko web gunean adin txikiko irudiaren erabilerara ahala ere.
Harremanerako:
Posta elektronikoaren bidez: extraescolares.ampa.sustapen@gmail.com
Edo telefonoz: Lourdes Murillo: 615 70 17 65.
PROIEKTUA: ESKOLAZ KANPOKO KIROL EKINTZAK
AMPA Sustapen-ek eskolaz kanpoko borondatezko jarduera batzuk sustatzen du Usandizaga-Peñaflorida-Amara Institutuaren ikasleei Sustapen AMPA Elkartearen parte direnei zuzendutakoak, AMPAko urteroko kuotaren ordainketaren bitartez eta zenbateko bakarra duela: Familiagatiko 25€ko kuota bakarra ikasketak Institutuan egiten dituzten seme-alaba guztiak barne.
DBHko ikasleentzat zuzendutako proiektuak ezaugarri hauek ditu: taldean lan egitea, parte-hartze aktiboa, elkartasuna, hurkoarekiko errespetua eta kirol-aktibitateetarako motibazioa.
Proiektu honetan helburu batzuk zehaztu ditugu:
- Ikastetxeko kirol-eskaintza handitzea.
- Ikasleak motibatzea, kirol-jarduera berriak egiteko.
- Koedukazioan, berdintasunean eta parte-hartzean oinarritzen den lana garatzea.
- Kirol-jarduera baliatzea honako balio hauek eskuratzeko: elkartasuna, lankidetza, elkarrizketa, tolerantzia, sexu-berdintasuna, kiroltasuna eta garbi jokatzea.
- Ikasleak erakarri eta motibatzea, praktika-maila beretik hastea ahalbidetzen duten kirolak egiteko.
- Guztiei jokatzeko aukera eskaintzea, inoren alde egiten ez dela eta emaitzaren mende ez daudela.
Helburu hauen bidez ikasleek hauxe ikas dezatela lortu nahi da:
- Ahalegina balioetsi eta indartzea, nork bere burua hobetu eta bere mugak gainditzeko.
- Parte-hartze sortzaile eta berezkoa balioestea.
- Nork bere ahalmen fisikoak onartzea.
- Garaipena eta porrota onartzea.
- Nork bere buruarengan konfiantza izatea, mugak gainditzeko.
- Jarduera fisikoak osasunerako eta gorputzarentzat onak direla ikusaraztea.
- Jarduera ondo bideratzeko laguntza ematea.
Aurten honako kirol hauek eskaintzen dira (sakatu irudiaren gainean informazio gehiagotarako):
Sakatu hemen 2018-2019ko eskolaz kanpoko ekintzen behin-behineko taula ikusteko.