Elkarte-datuak

logo_cabecera2

A.M.P.A. “Sustapen” G.E. Usandizaga-Peñaflorida-Amara (UPA) Institutuko Ikasleen Gurasoen Elkartea da.

Elkarte honen helburua da ikasleen eta gurasoen interesak defendatzea.

Defentsa hori eskola-ingurunea hobetzera eta hobekuntza horiei eustera bideratu behar da beti. Horretarako, beharrezkoa da komunitate honetako eragile guztien arteko komunikazioa eta konexioa: ikasleak, irakasleak, gurasoak eta tutoreak, irakasle ez diren langileak eta erakunde ofizialak. Ezagutza, konexioa eta ekintzak.

Ikastetxeko langileen ikuspegiaren barruan ez da familia eremua sartzen, langile horiek ez baitira ikasleen etxeen barruan bizi. Gurasoek eta tutoreek, berriz, ez dute ikastetxearen barrualdea ezagutzen, ez baikara bertako ikasleak. Beraz, ikuspegi guztien baturarekin, askoz zabalagoa eta eraginkorragoa den ikuspegia lortzen dugu.

Bakarrik eta gure seme-alabengatik mendiak mugitzeko adina indar atera badezakegu, gure indarrak eta tresnak elkartuz, aukerak kalkulaezinak bihurtzen dira. “Sustapen” Guraso Elkarteak  beharrezko azpiegitura ematen du proiektu errazak zein konplexuak aurrera eramateko.  Batzuetan, proiektu horiek aurrera ateratzen dira Elkarteko makineria hori existitzen delako eta mugitu eta koipeztatuta dagoelako. 

Gurasoen elkarteko kide izatea eta bertan parte hartzea borondatezkoa da eta ez da ordainsaririk jasotzen. Eta erabiltzen ditugun baliabideak lortzeko, beharrezkoa izaten da bazkideen urteroko kuotatik jasotako dirua.

Urteko kuota bakarra da UPA Institutuan ikasten ari diren anai-arreba guztientzat. 25€ balio du. 2020-2021 ikasturtetik aurrera, elkarteak ezingo du zenbateko hori familien banku-kontuetan kargatu. Hori dela eta, ezinbestekoa da familia bakoitzak Guraso Elkartearen ondoko kontu zenbakian transferentzia egitea: ES82 2095 5018 17 1061918727. Bertan, hurrenkera honetan eta akatsik gabe, hauxe adierazi: “20-21 BI ABIZENAK ETA IZENA” adin txikiko ikaslearena. Zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: ampa@upainstitutua.org Ahal den neurrian, ez erabili beste komunikabiderik beti informazio zuzena eta zehatza jaso ahal izateko. 

Parte-hartze maila ezberdinak daude; Zuzendaritza Batzordeko kide izatea eta hileko bigarren asteartero biltzea edo batzorde jakin batean edo ekintza jakin batzuetan parte hartzea edo kuota “besterik gabe” ordaintzea. Maila horiek guztiak garrantzitsuak dira. Pertsona bakoitzak bere gaitasunen arabera hautatzen du maila. Zuzendaritza Batzordeak uste du beharrezkoa eta bidezkoa dela zuen parte-hartze maila irizpidez baloratzeko eskatzea, ona izango litzateke jende gehiago izatea zereginak hobeto banatzeko. Buruak eta eskuak behar ditugu horiek gauzatzeko eta daudenak mantentzeko. Elkartean beterano-talde sendo bat dago ezagutza transmititzeko, eta kide berriak sartzen ari dira ilusio eta trebetasun handiz. Lana polita da, oso aberasgarria eta ilusionagarria. Animatu eta parte hartu!

Eskola kanpo jarduerak egiten ari direnak, hileko kuota ordaindu behar dute. Informazio gehiago: Eskolaz Kanpoko Kirol Ekintzak.

GE kide batzuk Institutuko Eskola Kontseilu parte dira, bi urtez behin aukeratzen dela, 2018an azken berriztatzea izanez:

La composición del Consejo Escolar está fijada en el Reglamento de Organización y Funcionamiento (ROF), donde se recogen las normas generales de funcionamiento del centro. El Consejo Escolar está integrado por el Director, el Jefe de Estudios, 10 representantes de los profesores, 7 representantes de los padres, 8 representantes de los alumnos, 1 del personal no docente, 1 del ayuntamiento y la Secretaria, esta última con voz pero sin voto.

GE Hilabeteko 2. asteartean, Usandizaga Eraikineko liburutegian, 19:00etan. elkartzen da. Hona hemen 2019-2020ko egutegia:

HEMEN egutegia kontsulta dezakezu.

AMPA Sustapen GE
Usandizaga-Peñaflorida-Amara B.H.I.ko ikasleen guraso elkartea
Asociación de padres-madres del I.E.S. Usandizaga-Peñaflorida-Amara

Parque Aitzol Parkea, 1A – Edificio Usandizaga Eraikina
20011 – Donostia-San Sebastián

PEÑA02 USAN02