Sexu hezkuntza

 

Leku hau Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo eta Unibertsitate eta Ikerkuntza sailek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako proposatutako Sexu-Heziketarako programaren garapenerako eraiki da. SEXUMUXU deritzan ekimena, teknologia berrietan oinarrituriko bideojolas interaktiboa da eta DBHko hirugarren eta laugarren maileko ikasleei dago zuzendua. Bertan, iru eremu nagusi daude; ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat.

Horietako bakoitzean baliabide desberdinak, gaiarekin harremanduriko dokumentuak eta esteka interesgarriak aurkituko dituzu. Bertan sartzeko gonbitea egiten dizugu eta materialok zuretzat erabilgarriak izan daitezen nahi dugu. Alegia, gizakion hain bereizgarri diren Maitasuna eta Sexua bezalako bi dimentsioen ulermenerako eta sakonketarako.
http://www.uhinbare.com/index.php/eu/